BARRIA

Barriara 2.A-ko ikasleak joan ginen Elirekin eta Ernestorekin. Euskal Herriko herri bat da, bertan, barnetegi bat dago. Leku horretan bost egunez egon ginen. Urtarrilaren 27an ailegatu ginen, eta 31an Gasteizera bueltatu

Han, oso ondo pasatu nuen, lagunekin, bost egun haietan. Besteak beste, Ingelesa hobetzeko eta birziklatzeko, berrerabiltzeko eta gauza on guzti horiek egitera bultzatzeko joan ginen. Han, aktibitate asko egin genituen, esate baterako, azken egunean, mendira joan ginen, elurrarekin eta guzti! Oso ondo egon zen aktibitate hori. Beste egun batean, plastikozko botila baten, barazkiak landatu genituen. 

Denbora librean, ping ponen jokatu genuen, monitoreekin eta lagunekin. Monitoreak ez ziren oso onak, baina nire lagunak bai, hala ere, ez ziren guztiak hain onak. Egun batean, gizon bat etorri zen zurazko jostailu batzuekin, eguzki energiarekin zebilenak! Itzaldi bat eman zuen eta guzti. 

Gasteizera bueltatzeko momentua ailegatu zenean, guztiek oso triste geunden. Oso ondo pasatu genuelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina